Ilusioz hasi nintzen. Bidaia luzea izan da helburu bat betetzeko, eta xede hori lortzeko bidean jarraitzen dut.
Urduri eta ziurgabetasunez, emakume talde bat ezagutu nuen, istorio desberdinak zituztenak, eta bidaian zehar, geneukan gauza komunez ohartu nintzen, bat egin genuen, elkarri lagundu genion eta harreman sendoa sortu zen.
Pilak kargatzeko baliatu dut programa, eta ohartzeko gai naizela nahi dudan guztia egiteko eta lortzeko, nire buru txikiak hainbeste borrokatzen duen segurtasun falta hori alde batera utzita. Horregatik, eskerrik asko EDEri eta Emaktivari, aurrera jarraitzeko kemen eta bultzada txiki hau emateagatik.