Denbora daramazu lan bila emaitza askorik gabe, eta ez dakizu zer gehiago egin?

Emaktivan badakigu zer garrantzitsua den motibatuta eta seguru sentitzea lana bilatzeko. Badakigu batzuetan gogoa galdu egiten dela, baina, batez ere, badakigu berreskura daitekeela. Eta gero, hortik hasi lana bilatzeko bidea: helburuak argituz, zure gaitasunak ezagutuz, curriculuma hobetuz, tresnak erabiltzen ikasiz eta aukerak identifikatuz.

Gogoa galdu duzu, motibazioa galdu duzu eta batzuetan uste duzu ez dagoela lekurik zuretzat lan-merkatuan?

Eta, batez ere, ez zara bakarrik ibiliko, etorkizuna eraiki nahi duten beste emakume batzuekin batera sentituko zara, elkarrekin gehiago egin baitezakegu. Gu hobeto ezagutzeko bide hori gurekin egin duten emakumeak baino hoberik ez dago.

“Langabezian nengoela, Emaktivaren deia jaso nuen, prestakuntza ikastaro bat hasteko aukera ematen zidana. Office paketea (Word, Excel, PowerPoint, etab.) erabiltzen irakatsi zidaten, baita lan-elkarrizketa bat eta CVa nola egin ere, besteak beste. Gure ahuleziak eta indarrak aztertzen ere irakatsi ziguten, lana bilatzeko orduan gure alde erabiltzeko.”

Cristina

“Emaktiva emakumeentzako programa egokitua da. Babestuta eta baloratuta sentitzeaz gain, askatasun osoz adieraz ditzakezu zure sentimenduak, emozioak, beldurrak, gure barruan daukagun guztia; horrek guztiak batzuetan, paralizatu egiten gaitu, eta gu geu izatea galarazten digu. Hori guztia epaituta sentitu gabe.”

Ana

Norentzat

EMAKUMEA, langabezian bazaude edo enplegu prekarioa baduzu, Emaktivan zuregan eta zure lan-aukeretan konfiantza berreskuratzeko gune bat aurkituko duzu.

Parte hartzeko, batez ere zure borondatea, interesa eta lana bilatzeko konpromisoa behar ditugu. Garrantzitsuena zuk jarriko duzu.

Si das este paso, iniciaras el camino de la búsqueda y recuperación del empleo, y como estas mujeres que antes que nosotras han dado este paso, escribirás tu relato en el Programa Emaktiva, contribuyendo a tu cambio y al de otras mujeres.