Garapen pertsonal eta profesionalerako ahalduntze digitalaren ibilbidea amaitzeko, emakumeek Bilboko Arte Ederren Museoa bisitatu dute Begirada Gurutzatuen programaren baitan, non artistekin zuzenean lankidetzan aritzeko aukera izan duten.

Asteotan Emaktivan lan handia egin da, eta lan horren ondorioz, emakumeak beldurrik gabe hurbildu dira teknologiara eta bizitza pertsonalean zein profesionalean, gaitasun digitalek duten garrantziaz jabetu dira. Horrekin batera,  ibilbidearen azken egunean, Bilboko Arte Ederren Museoan ondutako saio batean parte hartzeko aukera izan dute, bi artistarekin batera.

 

 

Museoan, emakumeek hainbat areto bisitatu zituzten artistekin batera. Artistek, begirada feministatik abiatuta, elkarrizketa bizigarriak eragin zituzten, eta artelanek eragindako emozioak, sentsazioak eta bizipenak jaso zituzten. Artearekin erlazionatzeko modu berri bat izan da, ikuspegi eta inpresio desberdinak partekatuz, eta bertaratutako pertsona guztientzat oso esperientzia aberasgarria izan da.

 

Ondoren, tailer batean parte hartu zuten. Hala, bisitan bizitako esperientzia sormenezko jardueran bidez adierazi zuten, eta, horrela, espazio alternatibo bat sortu zuten museoan bertan. Gune horretan, emakumeak beren garapen pertsonalari eta emozionalari laguntzen dieten sorkuntzen protagonista izan ziren.

 

Eskerrik asko Museoko Hezkuntza eta Kultur Ekintza taldeari ateak irekitzeagatik, Mertxe eta Andereri beren ezagutzak partekatzeagatik eta esperientzia ahaztezin honetan laguntzeagatik, eta emakumeei jarduera honetan eskuzabaltasunez parte hartzeagatik.