1-patio_0175

EDE Fundazioa Enplegu Inklusiboak, Emaktivak eta ImanCorp Foundation-ek gure helburuak batzen dituen elkarlan-hitzarmena sinatu genuen eta aurrerantzean elkarlanean arituko garen gure apustu partekatuak bateratuko ditugu. 

Gure elkarlanak honako hauen aldeko apustua egingo du: zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonak gizarteratzeko eta ekonomikoki integratzeko ekintzen garapena, gizon eta emakumeen berdintasunaren sustapena, eta azken-azkenik, Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) lorpena, (batez ere, 5. helburua: Genero-berdintasuna eta 8. helburua: lan-duina eta hazkunde ekonomikoa)

Elkarlanean oinarritutako elkarketa berri horrekin, gizarte bidezkoagoa, solidarioagoa eta berdintzaileagoa garatu nahi da EDE Fundazioaren Enplegu Inklusiboaren Ardatzean garatzen diren lanean eta gizartean txertatzeko programen testuinguruan. Emaktiva programak talde zaurgarriak gizarteratzearen aldeko apustua egiten duten aliantza berria osatu dute orain.

 

Hauek dira hitzarmenean zehaztu diren elkarlaneko modu batzuk:

  • Boluntariotza korporatiboko ekintzetan lagundu eta parte hartzea.
  • Prestakuntza-pilulak diseinatzen eta eskaintzen laguntzea.
  • EDE Fundazioaren Enplegu Inklusiboaren Sailarekin aurrera emandako ekintzak konektatzea eta zabaltzea IMANcorp Foundation elkarlaneko enpresen artean.
  • Abian jarritako hautaketa-prozesuan EDE Fundazioak bidalitako profilen partaidetza eskaini eta horren alde egitea.

 

EDE Fundazioa eta Emaktiva taldea poztu egiten gara elkarketa horrekin eta espero dugu akordio honek gure Enpleguko Programetan parte hartzen duten pertsonentzako aukerak sortzea.