Duela hilabete batzuk, 2021-22 ikasturtean gure prestakuntza-ibilbideetan parte hartu zuten emakumeak agurtu genituen, haien eskuzabaltasuna eskertuz eta laster ospatzekoak izango ziren lan-aukerekin itzuliko zirelakoan, eta ezin zitekeen bestela izan!

 

Aurten, gure lan-poltsan egon diren parte-hartzaileen %74k gutxienez lan-kontratu bat izan dute. Horietatik %33k hainbat kontratazio egin ditu aldi horretan, egindako prestakuntzari lotuak guztiak. Horrek erakusten du lan ona egin dela eta enpresek ahalegin handia egin dutela. Gainerako parte-hartzaileen artean, %16k erabaki du lana aktiboki bilatzen jarraitzen duten bitartean, trebatzen jarraituko dutela, haien profil profesionala hobetzeko eta, hartara, lan-aukerak zabaltzeko.

LKS, Histocell, Caser, Lanmedia, Miranda Fundazioa, Sacyr, Zaintzen… Emaktivako enpresa laguntzaileetako batzuk dira. Gure parte-hartzaileek lan-aukera bat aurkitu dute empresa horietan, eta jada onena ematen ari dira. Ziurtagiria lortzeko beharrezkoa den praktikaldia egin ondoren kontratatu zituzten batzuk. Enpresarekin izandako lehen harreman hori oso positibotzat jo da kasu askotan, eta ondotik, enpresan bertan lan kontratua egiteko aukera sortu da. Guretzat lankidetza baten amaiera arrakastatsua da.

Beste aukera batzuk ere sortu dira, sozialki konprometituta eta sentsibilizatuta dauden enpresekin sendotu ditugun aliantza eta lankidetzen bidez. Enpresa horiek ez dute zalantzarik izan gure partaideei aukera bat emateko eta emakume horien gaitasunetan erabateko konfiantza izateko.

 

Ezin gara guztiengatik pozago egon, haietariko askorentzat aukera hori lana baino askoz gehiago izan baita. Lanordu askoren eta bidean behera eroritako makina bat malkoren emaitza da. Uste dutena baino askoz gauza gehiago egiteko gai diren ebidentzia da, eta, batez ere, eman dezaketenaz jabetu dira, beren ahalduntze pertsonal eta profesionalean bultzada garrantzitsua izanik.

¡ZORIONAK EMAKTIVA EMAKUMEOK!