2023an, M8aren harira, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde egindako borroka islatu nahi izan dugu. Eta, horretarako, hainbat ekintza egin ditugu Emaktiva garatzen dugun lurralde eta eskualdeetan, egun programan parte hartzen duten emakume-taldeekin.

Gipuzkoan, 2 talderekin aldarrikatu dugu, bata Hernanin eta bestea Donostiako Larratxon. Antonella Sudasassi Furniss zuzendariaren (besteak beste, 2020ko Film Iberoamerikar Onenaren Goya Sarirako izendatua) El despertar de las hormigas (Inurrien esnatzea) filma ikusi dugu, eta, ondoren, eztabaida bat egin da, aurreko saioetan ikusitako kontzeptuak lantzera bideratutako tresnekin, filmeko eszenekin konektatzen zirenak. Horrek balio izan zuen hobeto ikusteko: patriarkatua, genero-estereotipoak, rolak, erantzunkidetasuna, ahalduntzea,… emakumeek modu oso aktiboan parte hartu duten eztabaida izan da.

Ia guztiek aipatu dute gizarteak eta bere ingurune hurbilenak (familia eta lagunak) emakume eta ama gisa jarduteko eta jokatzeko moduari buruz dituzten itxaropenak betetzeko sentitzen duten presioa. Eta sentitu eta bizi izan duten erruaz ere hitz egin dute, batzuetan ezin izan dituztelako itxaropen horiek bete eta “ama txarrak” sentitu direlako.

Zaintzan erantzunkidetasunak duen garrantzia ere nabarmendu dute, eta horretan eragina duten desberdintasun kulturalez ere hitz egin dute. Parte hartu duten emakumeetako bat Nigeriakoa da, eta bere esperientzia partekatu du, nola hartu dituzten berak eta bere senarrak Europako ohiturak, zaintza erantzukideei dagokienez.

Ahalduntzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko ibilbidean parte hartzen duten Bizkaiko lankideek historian inoiz aipatu ez zaizkigun emakumezko figura garrantzitsuak ikusarazi dituzte. Horiekin batera, ikusi dugu beste batzuek beren izena ezkutatu behar izan zutela beren lana aitortzeko. “Emakumeak Gora” oihuaren bidez, eta Emakunderen kanpaina aprobetxatuz, emakumeok erabaki- eta lidergo-lanpostuetara iristeko ditugun oztopo guzti-guztiez aritu gara: konfiantza-arrakala, zoru itsaskorrak, kristalezko sabaiak, genero-estereotipoak, soldata-arrakala, meritokrazia faltsua, …. eta bertan egoteko eta aintzat hartuak izateko beharra mahai gainean jarri dugu.

Era berean, gure betaurreko moreak jarriz eta dinamika parte-hartzaileen bidez, mikromatxismo batzuk desmuntatu eta identifikatu egin ditugu, egunerokotasunean matxismoa betikotzen duten jarrera sotil, hautemanezin, ikusezin eta arriskutsu horiek, jarrerak, keinuak, iruzkinak…

Elkarrekin gehiago egin dezakegulako!