Arlo digitalean ahalduntzea funtsezkoa da gizartearen etengabeko aldaketei aurre egiteko, bai eta Emaktiva emakumeen laneratzeko ere, eta, horrela, genero-arrakala murrizteko.

2022an esperientzia pilotu bat jarri genuen martxan, Emaktiva tresna berri bat, berrikuntzaren eta emakume parte-hartzaileen artean hautematen diren beharretara egokitzearen emaitza. Horrela, EmaktivaGune@ sortu zen, banakako arretarako talde-gunea, aktibazio pertsonalerako eta gaitasun digitalak eskuratzeko espazio bat, ahalduntzerako eta Sarean enplegua bilatzeko, talde txikietan egiten dena.

2023an, espazio hori ikaskuntza partekaturako gune atsegin eta seguru gisa sendotzen ari gara, non emakumeek teknologia beren alde jartzen duten informaziorako, ezagutzarako eta enplegua bilatzeko tresna gisa.

EmaktivaGune@ programan parte hartzen duten emakumeek beren gailu mugikorrak eta eskura dituzten ordenagailuak erabiltzeko aukera dute, herritar digital gisa dituzten gaitasunak eta enplegurako dituzten aukerak garatzeko eta praktikan jartzeko.

Talde txikietan lan egiteak arreta pertsonalizatua eskaintzea eta, aldi berean, partekatutako ikaskuntzen aberastasuna aprobetxatzea ahalbidetzen du, gaien aniztasuna lantzeko:

  • Mugikorrari etekina ateratzea, antolaketarako eta enplegua bilatzeko tresna gisa
  • Herritartasun digitala: Online tramiteak, BakQ, ClavePIN, osasun-karpeta,…
  • Enplegu-bilaketa aktiboa planifikatzea
  • Enplegua bilatzeko tresna eta APP nagusiak ezagutzea eta erabiltzea
  • Prospekzio-ekintzak egitea
  • Lan-eskaintza bat kudeatzen ikastea
  • RRSS; utilitateak, segurtasuna, parte-hartze aktiboa, erreferenteak,

Tailer hauek Bilbon, Donostiako Larratxon eta Amaran eta Hernanin garatu genituen. Urtarriletik 37 saio egin dira eta 109 emakume igaro dira bertatik.

 

EmaktivaGun@ emakumeen ahalduntze digitalaren aldeko apustua egin du, eremu digitalak desberdintasun-gune izateari utz diezaion