Emaktiva programako emakumeentzako gosaria antolatu dugu enpresekin, Ilunion Hotels-en laguntzarekin. Topaketa honen helburua Aniztasunaren eta Lan-inklusioaren arloko esperientzia praktikoak partekatzea zen.
Emaktiva programako emakumeentzako gosaria antolatu dugu enpresekin, Ilunion Hotels-en laguntzarekin. Topaketa honen helburua Aniztasunaren eta Lan-inklusioaren arloko esperientzia praktikoak partekatzea zen. Horretarako, hiru enpresa kolaboratzaileren parte-hartze berezia izan dugu, eta honako gai hauek jorratu ditugu haiekin:
- Ilunion Hotels, desgaitasunen bat duten pertsonen irisgarritasun unibertsalaren eta laneratzearen arloan liderra den hotel-katea: inklusioaren eta aniztasunaren ikuspegitik kudeatzeko moduari buruz hitz egin digu, baita aurkitzen dituzten abantaila eta zailtasunei buruz ere.
- Imancorp Foundation-ek, talentua eta lidergo inklusiboa bultzatzen dituen erakundeak, desgaitasuna duten edo gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonak laneratzearen alde eginez, lan-merkatuaren joerak eta emakumeen kolektiboarentzako lekua zein diren azaldu digu.
- Urbegi Fundazioak orientazio profesionala ematen du eta enplegua lortzeko zailtasunak dituzten pertsonak lan-merkatuan sartzen laguntzen ditu, eta zeintzuk diren ia enpresa guztien konpetentziaren gakoak azaldu ditu. Zer ekarpen egiten duten eta nola identifikatzen diren lan-elkarrizketa batean.
Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu gosarira joan diren emakumeei eta parte hartu duten enpresei (Álvaro, Gurutze eta Iratxe), zuen konpromisoagatik eta elkarrekin lanean jarraitzeagatik pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko.