Argazkia_web_BexenMedical

Enpresen eta Emaktivaren arteko aliantzak hazten ari dira. Bexen Medicalek bat egiten du EDE Fundazioa Enplegu Inklusiboa eta Emaktivaren enpresa kolaboratzaileen taldearekin, lankidetza-hitzarmena sinatuz.

 

Bi erakundeok, BEXEN MEDICAL eta EDE FUNDAZIOAk, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonak gizartean eta ekonomian integratzeko eta  emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko jarduerak garatuko ditugu elkarlanean.

Jarduera hauek garatuko ditugu:

 

 

  • Emaktiva programako emakumeen parte-hartzea sustatzea Bexen Medicaleko hautaketa-prozesu irekietan.
  • Bexen Medicalen eta EDE Fundazioko Enplegu Inklusiboa Sailaren artean egindako jarduerak konektatzea eta hedatzea.
  • Ezagutza partekatzea eta egiten jakitea, emakume parte-hartzaileek lana lortzeko baldintzak hobe ditzaten.

 

Bexen Medical enpresa Hernanin dago eta 40 urte baino gehiagoko esperientzia du osasun sektorean.

  • Material suntsikor sanitarioaren fabrikazioa eta merkaturatzea.
  • Sektore sanitarioan espezializatutako aholkularitza erregulatzailea eta kalitatekoa.
  • Lagin biologikoen auditoretza, aholkularitza eta kontserbazio-kudeaketa.

Kalitatearen, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren aldeko apustua egiten dute. Pertsonen gaitasunetan sinesten dute, haien ezagutzan, trebetasunetan, erabateko berdintasunaren alde lan eginez. Emaktiva Programaren ildoarekin bat egiten duen ikuspegia.

 

Hitzarmen horren ondorioz, asteartean bertan, martxoaren 29an, Bexen Medicalek Boluntariotza Korporatiboko Jarduera batean parte hartu du Andoainen, Beterri Buruntzako emakume-taldearekin.

 

Ondo hasi dugun bidea!