Ikasturteari amaiera emateko, Emaktivako talde profesionaleko kideok Donostiako egoitzan bildu gara, eta aurrez aurreko lanak ematen dituen abantailekin Bizkaiko eta Gipuzkoako pertsonekin elkartu gara, eta adierazgarriak iruditzen zitzaizkigun gaien inguruan taldean lan egiteko aukera izan dugu.

 

Bileraren helburuak taldea indartzea, lan-harremanak finkatzea, arrakala digitalaren inguruan egiten dugun lanari buruz gogoeta egotea eta 2021-2022 ikasturtean egin ditugun ekintzak errepasatzea izan dira, oporren itzulerari begiratzeko eta metodologia berriak, ikuspegi berriak eta abar txertatzeko.

Arrakala digitalari dagokionez, azken hilabeteotan diagnostikoa egin dugu, eta diagnostiko horretatik abiatuta Emaktivan ahalduntze digitala gehiago eta baliabide gehiagorekin sustatzea aipatu dugu. Hasieran diagnostikoa nondik sortu den azaldu dugu, zer ekintza ditugun planifikatuta, nola sistematizatu dezakegun esku-hartze hori gure esku-hartze ereduan, eta, are, ekintza berriak pentsatzeko denbora ere izan dugu.

Emativako taldearentzat hori izango da 2022ko iraila-urrian egiteko esku-hartzearen gakoetako bat. Arrakala digitala: Nola eragiten duen, non eragiten duen eta arrakala murrizteko helburua gure ibilbideetan nola txertatu.

Bilera bideratu ostean, 2021-2022 ikasturtean egindako jarduerak errepasatzeko unea heldu zen. Aurten berrikuntza asko eta kide berriak izan dira taldeko esku-hartzerako metodologien proposamen berriei dagokienez: Emaktiva express, Emaktiva Biran, prestakuntza-pilulak, lan-erdu berria eta enpresekin lankidetza, boluntario korporatiboaren ekintza berritzaileak… ikasturte hau trinkoa eta probetxugarria izan da.

Gogoeta eta ondorio hauek atera ditugu: jarduerak nabarmen igo dira, taldeko jardueren eskaintzan aniztasuna egon da, metodologia hobetu dugu. Enpresek parte-hartze handiagoa eta hobea izan dute… gure esku-hartzeko eredua hobetzeko proposamenen inguruko gogoeta ere egin dugu, dibertsitatearen ikuspegia erronka gisa txertatzeko beharra nabarmendu dugu, eta arrakala digitalaren inguruko ikuspegi metodologikoa aipatu.

Elkarrekin eraikitzen jarraitzen dugu, bilera honek eraikuntza kolektiboa dakar oraindik ere, lan-metodologia eta gure jarduketa-arlo guztien esku-hartzea hobetzen du, eta, azken finean, garenaren irudia izan da; talde sendoa, heterogeneoa, inspiratzailea eta anbiziotsua.

Datorren urtea heltzeko gogoz gaude, eta ideia eta energia berrituekin helduko gara.