portada

Ekainaren 28an, asteartea, EDE Fundazioaren Enplegu Inklusiboko taldeak jardunaldi bat antolatu zuen enplegu-proiektuetan, zehazki Emaktiva programan, parte hartzen duten enpresentzat: Aniztasuna eta inklusioa: enpresentzako aukerak.

 

Honako hauek izan genituen gurekin: Susana Gonzalez Bizkaiko Foru Aldundiko Enpleguko zuzendari nagusia; Carmen Gheorghe Biltzen erakundeko eta Arreta Juridiko, Integrazio eta Kultura Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuko kidea; eta Maider Blanco Fundacion Nortempoko zuzendaria.

Dibertsitateaz, inklusioaz, talentuaren kudeaketaz, enplegua sortzeaz eta abarrez hitz egin ziguten, eta haien ezagutza eta esperientzia azaldu ziguten.

 

Jardunaldietatik jaso genituen gai nagusi batzuk hauexek izan ziren:

  • Enpresetatik eta erakundeetatik jaso nahi duguna eskaintzea.
  • Administrazio Publikoa, Enpresa eta Erakundeak elkarrekin gaude.
  • Aniztasunaren ildoa txetatzea eta Giza Eskubideez gozatzeko ematen duen balioa.
  • Ibilbide luzeko prozesuak dira, eta taldean eraikitzeko eta begirada guztiak txertatzeko gaitasuna izan behar da.
  • Aniztasuna txertatzean, enpresa erakargarriagoak bihurtzen gara.

 

Dakizuenez, Emaktivan gizarte-sentsibilitatea duten enpresekin, erakundeekin eta pertsonekin lankidetzan aritzea funtsezkoa da arrakasta lortzeko. Harreman eta lankidetza egonkorrak bilatzen ditugu, denboran zehar proiektatuko direnak eta gizartea eraldatzea ahalbidetuko dutenak. Jardunaldi hauen helburua, hain zuzen ere, ezagutzarako eta jakintza partekatzeko espazio berri bat eskaintzea izan da, lankidetzarako aukerak erraztu eta sendotzeko eta aipatutako eraldaketa sozialean laguntzeko.

 

Eskerrik asko guztioi! Zuen kompromisoa haientzat aukera bat baita.