#EzDaAmaitu, eta urtero bezala, Emaktivako Enplegagarritasun Tailerretako emakumeek, azaroaren 25a dela eta, emakumeok egunerokoan, banaka eta taldeka, aurre egiten diegun indarkeria motei eta mikromatxismoei buruz eztabaidatu dute.

Indarkeria jasan duten eta historian zehar borroka kolektiboan aurrerapausoak eman dituzten emakumeen adibideak ikusi dira; botoa emateko eskubidea lortu zuten sufragistetatik hasita, informazioa zuzenean ematen ari zela erasoa jasan zuen La Sextako kazetariaren kasuraino, edo Jenny Hermoso Espainiako futbol selekzioko jokalariaren kasuraino, zeina gizartearen babesarekin eta sororitatearekin, kirolaren munduan oro har eta futbolaren munduan bereziki, mugarri izan den.

Adibide horiek aprobetxatuz, emakumeek ere beren ekarpenak egin dituzte; tradizioz emakumeak (bi musu) eta gizonak (eskua ematen zaie) agurtzeko moduaz edo manspreading-az hitz eginez. Lan-eremuko indarkeria-egoerak ere landu dira, azterketa bateratua bilatuz eta aurre egiteko modu desberdinak ikusaraziz eta horiei balioa emanez.

Eduki teorikoen bidez, beraiek egindako bineten bidez, eta artilezko sare bat ehuntzeko ariketarekin, emakumeen eguneroko errealitatea ikusarazi egin da, partekatutako esperientzia indibidualak ekarriz eta balioan jarriz, elkarrengandik ikasteko eta eskubideak lortzen jarraitzeko, zeren… #NoSeAcabó #EzDaAmaitu