Gaur goizean, Emaktivak IMAGINARIO KOLEKTIBOAK ALDATUZ jardunaldian parte hartu du. Biltzen Integraziorako eta kulturen arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuak antolatu du, Donostian, eta emakume migratuen eta ijitoen estereotipoak baztertzeko eta sektore kualifikatuen enpleguan egiten duten ekarpena ikusarazteko antolatu da.
Jardunaldia, Miren Elgarrestak Emakundeko zuzendaria eta Javi Perez-ek, Biltzeneko arduraduna zabaldu dute, eta Enpleguaren estratifikazioa generoaren eta jatorri etniko edo nazionalaren arabera aski frogatutako errealitate bat delari buruz hitz egin dute. Hori dela eta, jardunaldi honetan ibilitako bideetatik atera, mugak, hautsi eta emakume migratu, eta ijitoek lanbide-sektore kualifikatuetan duten partehartzea ikusarazi nahi dugu.
Igone Virtok Emakume migratuen eta ijitoen enpleguari buruzko gogoeta kritikoak ikuspegi intersekzionaletik, izeneko mahai-inguruan parte hartu du. Kualifikazioak edo titulazio espezializatuak dituzten emakume migratuen kasu batzuk azaldu ditu, haiekin nola lan egiten den, zeintzuk diren zailtasunak kualifikazio horiei balioa emateko enplegua bilatzean (titulazioen homologazioa, euskararen ezjakintasuna, gaztelaniaren maila baxua, desorientazioa enplegua bilatzeko kultura-desberdintasunagatik, baliabide ekonomikoak premiaz lortzeko beharra, sare komunitarioaren falta,…)