Emaktiva zerbitzuaren onuradun naizen aldetik, onura asko jaso ditut  eta gauza asko ikasi ditut. Horrek asko lagundu dit emakume eta ama ezkongabe gisa, lanean integratu nahi baitut, eta ez nekien nondik hasi ere. Emaktivan, lana bilatzeko laguntza eta babes handia izan dudala sentitu dut. Era berean, gauza asko ikasten jarraitzen dut. Eskerrik asko zerbitzu garrantzitsu honengatik, asko laguntzen baitigu.