Emaktiva

Emaktivan emakumeek sektore maskulinizatuetan lan egitea eragozten duten oztopoak, hala nola, estereotipo sexistak, eraisten jarraitzen dugu. Hori dela eta, hitzarmen bat sinatu dugu Eraikuntzaren Lan Fundazioarekin

“Emaktivan, emakumeen talentua enpresen beharrekin lotzen dugu, eta ikusten dugu eraikuntzaren sektorean benetako enplegu-aukerak daudela, eta emakumeek bete ditzaketela”, dio Begoña Gavilán Emaktivako koordinatzaileak.

Sektore maskulinizatuetan emakumeen presentzia handiagoa lortzeko bidean

Gaur egun, emakumeen presentzia handiagoa duen sektore baterantz eraldatzeko oinarriak finkatzen ari den kontzientzia sozial eta sektoriala dago. Izan ere, Eraikuntzaren Lan Fundazioaren 2023-2026 plan estrategikoaren helburuetako bat da eraikuntzaren sektorean langileak sartzea bultzatzea, batez ere emakumeak eta gazteak.

Zehazki, Eraikuntzaren Lan Fundazioak 100.000 pertsona baino gehiago prestatu zituen 2023an, eta horietatik % 9,5 emakumeak ziren, gehienak 36 eta 55 urte bitartekoak.

“Eraikuntzaren Lan Fundazioak Euskadin, administrazio publikoarekin lankidetzan, hainbat proiektu garatu ditu enpresetan emakumeek sektorean duten presentzia lantzeko; aldi berean, emakumeekin proiektuak lantzen ditugu. Arazoari alderdi guztietatik heldu behar zaio “esan du Susana Federío Arostegui Euskal Autonomia Erkidegoko Eraikuntzaren Lan Fundazioko gerenteak.

Mila emakumek baino gehiagok parte hartu dute Emaktivan

Emaktivaren helburua da emakumeei laguntzea enplegurako bidean. 2016az geroztik, mila emakumek baino gehiagok parte hartu dute Emaktivan, eta horietatik % 30ek baino gehiagok kualifikazioa lortu dute. Era berean, parte hartu duten emakumeen 813 kontratu formalizatu dira eta 992 lan-eskaintza kudeatu dira. Emaktivak 600 enpresa baino gehiago ditu lankidetzan.

Zuk ere bidean lagundu nahi badiguzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta esango dizugu nola egin dezakegun lan elkarrekin emakumeen arrakastarako.

Emaktiva EDE gizarte-erakundeak sustatutako proiektu bat da, zailtasun sozialak dituzten emakumeei lana bilatzen laguntzen diena. Euskadiko EFG+ 2021-2027 Programak, Arabako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako Udalak, Enkarterriko Mankomunitateak eta La Caixa Fundazioak finantzatzen dute.

Batzen zara?

Europar Batasunak kofinantzatuta.