Lan ordaindua izatea ez litzateke luxua izan behar, eskubidea baizik. Lanpostu bat izateak ez luke amets bat izan behar, guztion eskura dagoen helburu bat baizik, guztiok behar baitugu enplegu duin bat gure bizitzaren jabe izateko.
Enplegua ez da helmuga, bidea baizik. Baliabideetara, komunitate-sareetara eta bakoitzaren gaitasunetan konfiantza izateko atea da.
Emaktivan, beren egoera ekonomiko edo sozialagatik enpleguaren bidean moldatzeko zailtasunak dituzten emakumeei laguntzen diegu. Beren talentuak sustatzen, beren kabuz lan-ingurunean defendatzeko behar dituzten baliabideak aurkitzen laguntzen diegu, eta enpresa eta erakunde laguntzaileen sare zabal bati esker, beren gaitasunak dauden eskariarekin lotzen ditugu.
Metodologia propioa duen proiektu bat, ikuspegi feministarekin, banakako eta taldeko lana uztartzen dituena; kontziliazio-premiei erantzuten diena; beste baliabide, enplegu-eragile eta enpresa batzuekin lankidetza eta koordinazioa ezartzen dituena
Beste emakume batzuei laguntzen dieten emakume adituen sare bat gara. Emaktivaren bitartez, EDEk komunitate inklusiboak, askotarikoak eta solidarioak sustatzen ditu, emakumeen garapen pertsonal eta profesionaleko prozesuak laguntzen eta bultzatzen dituztenak.
EGF + 21 – 24 : Emaktiva Biran
Lehentasuna/Helburua: Emakume zaurgarriak gizarteratzeko eta laneratzeko 2.h.02 ibilbide.
Helburuak: Lan-aktibazioa eta -orientazioa, enplegagarritasuna hobetzea, gizarteratze aktiboa eta berdintasuna sustatzea.
Europar Batasunak kofinantzatua.