
Diziplina anitzeko profesional espezializatuak gara, eta lankidetzan, errespetuan, konfiantzan, tratu pertsonalizatuan eta aniztasunarekiko arretan oinarritzen gara. Gure jardueraren motorra eta indarra dira.
Arreta integrala eskaintzen dugu, zure beharretara egokitutako ibilbide pertsonalizatuak eskainiz, honako hauen bidez:
Lagunduko dizugu , begirada feminista eta intersekzionalarekin, zaintza-espazio bat eraikiz, IKUSIAK, AINTZATETSIAK eta ENTZUNAK izateko.
Orientatzaile bat izango duzu, zure enplegurako bidean gidatu eta lagunduko zaituena
Gure tailerretan parte hartu ahal izango duzu, non espazio seguru batean ezagutza partekatzen dugun, beste emakume batzuekin laguntza-sare bat ehunduz.
Autoezagutzari, enpleguari, ahalduntze digitalari, eta abarri buruzko tailerrak,… inklusiorako espazioak.
