Emaktiva

Askora en Beterri

Emaktivaren helburua emakumeen talentua enpresen eskaerarekin lotzea da. Eta, horretarako, beharrezkoa da enpresak Emaktivara hurbiltzea, zertan aritzen diren azal diezaguten, zer behar duten kontratatzeko, eta, horrela, emakumeek ere jakin dezaten nola presta daitezkeen proposatzen dieten lanbidea gustuko badute.

Ildo horretan, lehen seihileko hau oso interesgarria izan da, enpresa laguntzaileekin egindako jarduerek ikuspegi desberdinak hartu dituzte, emakumeen profil profesional eta egoera  desberdinetara egokitzen baitira.

Zehazki, Andoaingo La Salle Berrozpek Beterriko tailerrean parte hartu du, emakumeei zentroaren prestakuntza-eskaintzaren berri emateko, eta sektore maskulinizatuetan eta aukera berriak balioestera eta aurkitzera animatzeko, hala nola zentroan ematen dituzten prestakuntzak.

Gainera, Griselek, ikastetxeko ikasle batek, industria-arloko prestakuntza- eta lanbide-ibilbideaz, aurkitu dituen oztopoez eta aurre egiteko moduaz hitz egin die.

Desgaitasuna duten pertsonen sustapena lan-eremuan

Integra CEE, berriz, Morlansen, gure egoitzan, egon zen, eta informazio-saio bat eman zuen bere enpresari buruz, desgaitasuna duten pertsonen lan-eremuko sustapenari buruz eta haien kontratazio-premiei buruz. Ondoren, 6 emakume elkarrizketatu zituen enplegu-poltsarako.

Grupompleok Larratxon egin digu bisita, sektore maskulinizatuenetako lanbide eta lanpostuei buruz ere hitz egin dute: biltegiko langileak, produkzioko langileak, informatikariak, besteak beste, eta nola emakumeak txoko bat duen horietako askotan

Askora izan da Beterrin egon den enpresetako bat. Askoraren zerbitzuak, enpresako lanpostu hutsen tipologia eta lan-eskaintzetan izena emateko metodologia aurkeztu dituzte. Gainera, emakume batzuekin elkarrizketa txiki bat egin dute, etorkizuneko beharretarako hautagaitzak aurkeztu zuten.

Azkenik, Grupo Eulen Larratxon izan da, lan-merkatuan eskaintzen dituen zerbitzu nagusiak eta zerbitzu horiek betetzeko izan ohi dituen langile-beharrak aurkezten. Azpimarratu behar da Grupo Eulen hurbildu egin dela saiora joan diren emakumeen profil profesionalak ezagutzera. Horietako bakoitzak bere egoera pertsonala azaldu eta planteatu ahal izan du, baita lan-merkatuko etorkizuneko aukerei buruzko zalantzak ere.

Amaitutakoan, emakumeek Grupo Eulen web-orrian eman dute izena, alta eman eta bakoitzaren profila bete dute, lana bilatzeko prozesuan aukera gehiago izan ditzaten.

Eskerrak eman nahi dizkiegu enpresa horietako pertsona guztiei, La Salletik etorritako Sheilari, Luisi eta Griseli, Integratik, Anari eta Aitorri, Grupoempleotik Juliari eta Anari, Askoratik  Izaskuni eta Grupo Eulentik Cristinari  emakumeentzat gertutasunagatik, erabilerraztasunagatik eta irisgarritasunagatik.

Europar Batasunak kofinantzatuta

Askora en Beterri
EULEN en Reaktiva-t
Euskadi empleo
Integra
La Salle Beterri