Joan den azaroaren 3an, Emaktivan parte hartu zuten Gipuzkoako emakumeek lan-eskaintzak izan zituzten hainbat ekitaldi eta jardueraren bidez. Bidasoa Activak Irunen antolatzen duen Enpleguaren XXVIII. Astea bisitatu du berriz ere Emaktivak. 346 lanpostu betetzeko 110 eskaintza inguru dituzten 37 enpresa egotea motibazio garrantzitsua izan da bisita honetarako.

 

EMAKTIVAko 10 emakumek osatutako talde batek, Gipuzkoako lantaldeko langileekin batera, aukera izan dute beren curriculuma eta hautagaitza pertsonalki aurkezteko langile-premia duten hainbat enpresatan. Elikadura, Merkataritza, Logistika eta, oro har, Zerbitzuak sektoreetako enpresekin 50 bat elkarrizketa egin eta beste horrenbeste curriculum banatu dira. Azken hautaketa oraindik egiteko dagoela, enpresa batzuek, jada, deiak egin dituzte 2. elkarrizketa egiteko

 

Ekitaldion helburua da enpresei beren giza baliabideen beharretara egokitutako profilak ematea, eta lana aktiboki bilatzen ari diren pertsonei, berriz, enpresekin harreman zuzena izatea eta lanpostu bat lortzeko aukera ematea.

 

Gainera, Urbegi Fundazioak, zeinarekin EDE Enpleguak lankidetza-hitzarmen bat sinatu duen elkarrekin jarduerak sustatzeko gizarte-kalteberatasuneko egoeran dauden pertsonak kontratatzeko asmoz, gure Donostiako Emaktiva gunera jo du, Gipuzkoan dagoen lanpostu baterako 3 emakume parte-hartzaile elkarrizketatzeko. Hautagai horietako bat jada aukeratua izan da.

 

Aukerak izateko laguntzen jarraitzen dugu Emaktivan.