Kaixo nire izena Aintzane da, eta nire egoera azalduko dizuet.

23 urte igaro eta gero, dibortziatu egin naiz eta psikologikoki lur jota nago. Hartara, laguntzaileetara, INEMera, Etxegintzara eta abarrera joaten hasi nintzen.

 

Prozesu gogorra izan zen. Donostiako laguntzaileak paper asko eskatzen zizkidan, eta ohartu nintzen aukera bakarra baino ez nuela: lanean hasi behar nintzen. Betidanik egin dut lan, baina duela hiru urte uztea erabaki nuen, nire bikotekide ohia zaintzeko. Nire huts egite handiena izan zen.

INEMen gauza berarekin egin nuen topo: lan egin behar nuela, erraza balitz bezala.

Ateak itxita zizkidaten. Erabat hondoratu nintzen, ez bainekien nondik eta nola hasi.

Etxez aldatu nintzen, eta beste laguntzaile bat egokitu zitzaidan, eta hark nire egoeran zeuden emakumeei laguntza eskaintzen zien Emaktiva programari buruz hitz egin zidan. Emaktivaren telefonoa eman zidan eta hitzordua lortu nuen.

 

Eta hemendik aurrera gauza onak baino ez datoz.

 

Lehen nola sentitzen nintzen jakinarazi nahi nizuen, azaletik bazen ere.

Hitzorduari dagokionez, ez nuen batere itxaropenik. Nire ustekabea izan zen Arrate aurkitu nuela. Entzun eta animatzen ninduen pertsona batekin egin nuen topo. Gauzak bere horretan esaten zizkidana, adeitasun harrigarriz, eta bere enpatiak liluratu ninduen. Lehen egunean curriculum baten bidez esan nion apurrarekin atera nintzen

Gogoan dut: asko hitz egin ondoren, enpresekin harremanetan hasteko hitzordua eman zidan, baina autora itzuliko nintzela esan nion, negar egitera. Eta hala izan zen. Ez zizkidaten ateak itxi, alderantziz.

 

Nire bigarren aingerua Nerea izan zen,

Asko animatu ninduten, eta lanen baten berri banuen, izena emateko esaten zidaten.

 

Baina atzetik beste lan bat ari ziren egiten, lana bilatzen haien kabuz. Hemen Arratez eta Nereaz idazten dut, haiekin aritu bainintzen, baina hori guztia talde-lana da, eta badakit atzean beste pertsona batzuk daudela guretzat lanean.

Esan zidaten ea Katean lan egin nahi nuen, une hartan jendea behar baitzuten. Baietz esan nien, eta gaur egun bertan jarraitzen dut. Apirilean hasi nintzen eta beste hilabete bat luzatu didate kontratua.

Ez dakit geratuko naizen ala ez, baina argi daukat Emaktivara itzuliko naizela.

 

Ez nekien emakumeentzako programa hau zegoenik, baina funtsezkoa iruditzen zait Aldundiak Emaktivaren aldeko apustua egiten jarraitzea, bere lana amaigabea baita maila guztietan eta helburuak betetzean baitu. Hau BAI dela laguntzea.

Gaur egun oraindik ere wasapak bidaltzen dizkidate, ondo nagoen, gustura jarraitzen dudan, kontratua berritu diudaten, eta abar jakiteko

Emakume guztiak Emaktivara hurbiltzera animatzen ditut, arrazoi psikologiko zein lan-arrazoi askorengatik.

 

ZORAGARRIAK DIRA

Niri bizitza aldatu didate. Orain lanean ari naiz. Independentzia eta indar handia dut jarraitzeko eta borrokatzeko.

Besarkada handi bat TALDEARENTZAT