ENPLEAGARRITASUNA HOBETZEKO tailer berria Bilbon, ZURE ENPLEGURAKO ERREZETA egin ahal izateko:
AHALDUNTZE FEMINISTAREN koilarakada handi bat
- Genero-rolak eta eragile sozializatzaileak. Genero-joerak eta -rolak identifikatzea, emakumeen bizitzako eta lanbideko erabakiak mugatzen dituzten oztopoak minimizatzeko.
- Autoezagutza, nire gaitasunak. Norberaren gaitasunak identifikatzea, egungo lanbide-profilari egokitutako enplegu-helburuak zehazteko.
Su geldoan kozinatutako ENPLEGUA BILATZEKO tresnak
- Lan-kultura
- Lana bilatzeko tresnak erabiltzea eta hautaketa-prozesuei aurre egiteko prestatzea
GURE ENPLEGU eta AUKEREN POLTSA puntuan
- Prospekzioa eta lan-merkatua: non bilatu lana
- Egungo lan-merkatuaren errealitatea erakutsiko duten enpresek egindako boluntariotza korporatiboko jarduerak
EMAKTIBAGUNE@, AHALDUNTZE DIGITALERAKO ezinbesteko osagarria
- Arrakala digitala eta horren ondorioak. Garapen eta autonomia pertsonala eta profesionala ahalbidetuko duten gaitasun digitalak eskuratzearen garrantzia
- Herritar digitalak. Autonomia eta parte-hartze aktiboa bultzatzeko beharrezkoak diren tresnak erabiltzea
Errezeta pertsonalizatua izateko, taldeka eta banaka kozinatuko da, gure orientatzaile-taldeak lagunduta.