Kurtsoa / Tailerra Hasiera Bukaera Ordutegia Kokapena Harremanetarako pertsona Telefonoa Emaila
Emaktiva Donostian – reaktiva-t EKIALDEKO BARRUTIA17/10/202226/01/202322 saio 10:00-13:30DonostiaArrate688 772 883argarcia@edefundazioa.org

Oraingoan, Emaktivaren jarduera  Donostiako Altza, Intxaurrondo eta Mirakruz-Bidebieta auzoetako emakumeei zuzenduta egongo da, ,  EDE Fundazioak eta Donostia Sustapenak duten hitzarmenaren barruan.  Xedea hiriko auzo horietako emakumeak enplegura sartzea erraztea izango da, batez ere hainbat arrazoi direla eta lan-merkatura sartzeko zailtasun handiagoak dituzten emakumeen kasuan.

AHALDUNTZE PERTSONALA

  • Genero-rolak eta eragile sozializatzaileak. Geure burua identifikatzeko moduaren inguruan gogoeta egitea, autokontzeptua. Sinesmenak aztertzea eta oinarririk gabeko iritziak identifikatzea (genero-rolak, eragile sozializatzaileak)
  • Autoezagutza, nire konpetentziak. Gaitasun eta trebetasun pertsonalak aurkeztu eta identifikatzea eguneroko bizitzako adibideen eta zaletasunen bidez. Autozaintza sustatzea.  Ezagutzea eta informazioa eta sentsazioak/emozioak partekatzea

ENPLEGUAREN BILAKETA AKTIBORAKO TRESNAK GARATZEA

  • Gaitasun profesionalak aztertzea. 
  • CV on bat nola egin. CV on bat egiteko funtsezko arauak. CV baten zatiak.  CV motak.
  • Lan-elkarrizketa Elkarrizketa motak. Elkarrizketaren aurretik, bitartean eta ondoren, aholkuak

AUKERAK

  • Helburua eta laneko profila: non bilatu dezaket lana, non bilatu nahi dut lana.
  • Prospekzioa eta lan-merkatua
  • Enplegua non bilatu eta nola

AHALDUNTZE DIGITALA

  • Sarean enplegua bilatzeko gaitasun digitalak

TOPAKETA ENPRESEKIN

  • Boluntariotza korporatiboko ekintzak kudeatzea enpresekin. Emakumeen ibilbiderako interesgarriak diren 2 enpresen parte-hartzearekin gutxienez, enplegagarritasuna hobetzeko tailerraren gunean eta egunetan edo enpresetara egindako bisitetan.

Jarduera horiek udal-eremuetan egingo dira, Altzako kultur etxean, Teknologia Berrien Zentro zaharrean, eta Ekialdeko Barrutiko zentro batean. Hala, Emaktiva gehiago hurbilduko da emakume horiengana eta haien eskuragarritasuna eta kontziliazioa erraztuko du. Emaktiva haien etxeetatik gertuago egongo da.