Kurtsoa / Tailerra Hasiera Bukaera Ordutegia Kokapena Harremanetarako pertsona Telefonoa Emaila
Enplegagarritasuna hobetzeko lantegia Goierrin01/06/202222/06/2022Asteazkenak, 10:00-13:30OrdiziaNerea747 442 334 nbenito@edefundazioa.org

GOIEKI eskualdeko garapen agentziarekin eta GOIERRI eskualdeko Udal gizarte zerbitzuekin elkarlanean, Gipuzkoan, Emaktiva-ren Enplegagarritasuna hobetzeko prozesu berri bat jarri dugu martxan, hain zuzen, Ordizian. Lantegiotan, honako eduki hauek landuko ditugu modu praktikoan:

AHALDUNTZE PERTSONALA

  • Genero-rolak eta eragile sozializatzaileak. Geure burua identifikatzeko moduari buruz hausnartzea, autokontzeptua. Sinesmenak aztertzea eta funtsik gabeko iritziak identifikatzea (genero-rolak, eragile sozializatzaileak)
  • Autoezagutza, nire gaitasunak. Trebetasun eta ezaugarri pertsonalak eguneroko bizitzako adibideen eta zaletasunen bidez sartzea eta identifikatzea. Autozainketa sustatzea. Elkar ezagutzea eta informazioa eta sentsazioak/emozioak partekatzea

ENPLEGUA AKTIBOKI BILATZEKO TRESNAK GARATZEA

  • Nola egin CV on bat. CV on bat egiteko funtsezko arauak. CV baten zatiak. CV motak
  • Lan-elkarrizketa. Elkarrizketa motak. Aholkuak, elkarrizketaren aurretik, bitartean eta ondoren

AUKERAK

  • Helburua eta lan-profila: lana non bilatu dezakeT, lana non bilatu nahi duT
  • Prospekzioa eta lan-merkatua
  • Lana non bilatu eta nola

TOPAKETA ESKUALDEKO ENPRESEKIN

Oridiziako ORKLI K Kooperatiba-sozietatea enpresa bisitatzea. Enpresa hori erradiadoreetarako talde magnetikoak, termopareak eta balbulak fabrikatzera zuzenduta dago, eta liderrak dira mundu-mailan.

Enpresa hau 1974an sortu zen Goierri inguruko familiek emakumeentzako lanpostuak sortzeko hartu zuten konpromisoaren ondorioz. Bere izaera sozialak eta gizartearekiko eta ingurunearekiko konpromisoak definitzen du.