Bilbon, ENPLEGUA BILATZEKO ikastaro berri bat hasten gara oraingo honetan Ilunion Hotelsekin lankidetzan.
Ikastaroan modu praktikoan eduki hauek landuko ditugu:
AHALDUNTZE PERTSONALA
- Genero-rolak eta eragile sozializatzaileak. Genero-joerak eta -rolak identifikatzea, emakumeen bizitzako eta lanbideko erabakiak mugatzen dituzten oztopoak minimizatzeko.
- Autoezagutza, nire gaitasunak. Norberaren gaitasunak identifikatzea, egungo lanbide-profilari egokitutako enplegu-helburuak zehazteko.
ENPLEGU-BILAKETA HOBETZEKO ENPLEGAGARRITASUNA
- Lan-kultura
- Lana bilatzeko tresnak erabiltzea eta hautaketa-prozesuei aurre egiteko prestatzea
AUKERAK
- Prospekzioa eta lan-merkatua: non bilatu lana
- Egungo lan-merkatuaren errealitatea erakutsiko duten enpresek egindako boluntariotza korporatiboko jarduerak
AHALDUNTZE DIGITALA
- Eten digitala eta horren ondorioak. Garapen eta autonomia pertsonala eta profesionala ahalbidetuko duten gaitasun digitalak eskuratzearen garrantzia
- Emakume herritar digitalak. Autonomia eta parte-hartze aktiboa bultzatzeko beharrezkoak diren tresnak maneiatzea
Emaktivan parte hartzen duen emakume bakoitzak lan-munduan sartzeko bere beharretara egokitua ibilbide pertsonalizatua egin dezan, parte hartzen duten emakumeek beren orientatzailearekin ere lan egiten dute talde-ibilbidean, beren prozesu pertsonalei erantzuteko.
Halaber, banakako jarraipen jarduerak, laguntza plana eta enplegagarritasun plana egiten dira.