Oraingo honetan, Zehar errefuxiatuekin erakundearen harrera-zentroetatik eratorritako emakumeei zuzentzen die Emaktivak jarduera hau. Horretarako, emakume horiei bakarrik zuzendutako proposamen bat egin da, kontuan hartuta migratutako pertsonen egoera eta jardueran parte hartzeko duten aukerak.
AHALDUNTZE PERTSONALA
- Genero-rolak eta eragile sozializatzaileak. Geure burua identifikatzeko moduari buruz hausnartzea, autokontzeptua. Sinesmenak aztertzea eta funtsik gabeko iritziak identifikatzea (genero-rolak, eragile sozializatzaileak)
- Autoezagutza, nire gaitasunak. Trebetasun eta ezaugarri pertsonalak eguneroko bizitzako adibideen eta zaletasunen bidez sartzea eta identifikatzea. Autozainketa sustatzea. Elkar ezagutzea eta informazioa eta sentsazioak/emozioak partekatzea
ENPLEGUA AKTIBOKI BILATZEKO TRESNAK GARATZEA
- Gaitasun profesionalak aztertzea.
- Nola egin CV on bat. CV on bat egiteko funtsezko arauak. CV baten zatiak. CV motak
- Lan-elkarrizketa. Elkarrizketa motak. Aholkuak, elkarrizketaren aurretik, bitartean eta ondoren
AUKERAK
- Helburua eta lan-profila: lana non bilatu dezakeT, lana non bilatu nahi duT
- Prospekzioa eta lan-merkatua
- Lana non bilatu eta nola
EmaktivaGune@
• Sarean enplegua bilatzeko gaitasun digitalak
TOPAKETA ENPRESEKIN
Nortempo Fundazioak parte hartuko du, zeina Emaktivaren erakunde kolaboratzailea den. Lan-profilak sarean kokatzearekin zerikusia duten gaiak taldean landuko ditu, baita lan-elkarrizketa ere.