Emaktivak lan bilaketan orientatzeko eta laguntzeko prozesu bati ekin dio donoostian, Ekialdeko Barrutian, Donostiako Altza, Intxaurrondo eta Mirakruz-Bidebieta auzoetako emakumeei zuzenduta. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Elkar Ekin Lanean ekimenaren esparruan, EDE Fundazioaren eta Donostia Sustapenaren arteko lankidetzaren emaitza da. Helburua, auzo horietako emakumeen enplegurako sarbidea hobetzea eta erraztea da, bereziki, arrazoi ezberdinengatik lan-merkatuan sartzeko zailtasun handiagoak dituzten emakumeen enplegurako sarbidea hobetzeako.
AHALDUNTZE PERTSONALA
- Genero-rolak eta eragile sozializatzaileak. Geure burua identifikatzeko moduaren inguruan gogoeta egitea, autokontzeptua. Sinesmenak aztertzea eta oinarririk gabeko iritziak identifikatzea (genero-rolak, eragile sozializatzaileak)
- Autoezagutza, nire konpetentziak. Gaitasun eta trebetasun pertsonalak aurkeztu eta identifikatzea eguneroko bizitzako adibideen eta zaletasunen bidez. Autozaintza sustatzea. Ezagutzea eta informazioa eta sentsazioak/emozioak partekatzea
ENPLEGUAREN BILAKETA AKTIBORAKO TRESNAK GARATZEA
- Gaitasun profesionalak aztertzea.
- CV on bat nola egin. CV on bat egiteko funtsezko arauak. CV baten zatiak. CV motak.
- Lan-elkarrizketa Elkarrizketa motak. Elkarrizketaren aurretik, bitartean eta ondoren, aholkuak
AUKERAK
- Helburua eta laneko profila: non bilatu dezaket lana, non bilatu nahi dut lana.
- Prospekzioa eta lan-merkatua
- Enplegua non bilatu eta nola
AHALDUNTZE DIGITALA
- Sarean enplegua bilatzeko gaitasun digitalak
TOPAKETA ENPRESEKIN
- Boluntariotza korporatiboko ekintzak kudeatzea enpresekin. Emakumeen ibilbiderako interesgarriak diren 2 enpresen parte-hartzearekin gutxienez, enplegagarritasuna hobetzeko tailerraren gunean eta egunetan edo enpresetara egindako bisitetan.
EDE Fundazioak Emaktiva Biran – Emaktiva Itinerante estrategiaren barruan garatuko ditu jarduera horiek, Altzako kultur etxean, Teknologia Berrien Zentro zaharrean, eta Ekialdeko Barrutiko zentro batean., Emaktiva auzo horietako emakumeei gerturatuz eta haien eskuragarritasuna eta kontziliazioa erraztuz.