Kurtsoa / Tailerra Hasiera Bukaera Ordutegia Kokapena Harremanetarako pertsona Telefonoa Emaila
Biltegiko laguntzaile ikastaroa. Emaktiva Gipuzkoan16/01/202331/03/2023A-O, 09:30-13:30Donostia-LasarteNerea747 44 23 34nbenito@edefundazioa.org

Ibilbide hau langabezian dauden 15 emakumeri zuzenduta dago, Biltegiko laguntzaile gisa kualifikatzeko helburuarekin: Lanbide-kualifikazioa lortzeaz gain, ahalduntze pertsonala ere lantzen da modu praktikoan; enplegua aktiboki bilatzeko eta lan-aukerak lortzeko tresnak garatzea.

ENPLEGURAKO PRESTAKUNTZA

  • Profesionaltasun-ziurtagiria BILTEGIKO JARDUERA OSAGARRIETAKO 1. maila: Biltegiratzeko eragiketa osagarriak, eskaerak prestatzea, ontziratzeko eta paketatzeko prozedurak, salgaiak manipulatzea… Eskorga jasotzaileekin kargak manipulatzeko ikastaroa barne.
  • PRAKTIKAK ENPRESAN: lanekoak ez diren 40 orduko praktika profesionalak sektoreko enpresetan.

LAGUNTZA SOZIOLABORAL PERTSONALIZATUA:

  • ENPLEGURAKO GAITASUN PERTSONALAK: Lan-merkatuan sartzea baldintzatzen eta zailtzen duten elementuak ezagutzea eta gehien eskatzen diren gaitasunak
  • AHALDUNTZE PERTSONALA: Geure burua identifikatzeko, sinesmenak aztertzeko eta funtsik gabeko judizioak identifikatzeko moduari buruz hausnartzea (genero-rolak, estereotipoak…); norbere zaintza sustatzea; gaitasunak identifikatzea, egungo lanbide-profilera egokitutako enplegu-helburuak zehazte aldera…
  • ENPLEGUA AKTIBOKI BILATZEKO TRESNAK GARATZEA: Enplegua bilatzeko tresnak egitea eta erabiltzea (CVa, hautagaitzak bidaltzea…); hautaketa-prozesuei aurre egitea (elkarrizketa egin aurretik, bitartean eta ondoren…); lan-kultura…

AUKERAK

  • Prospekzioa eta lan-merkatua, enpresek egindako boluntariotza korporatiboko jarduerak…

Biltegiko laguntzaile ikastaroa (Profesionaltasun-ziurtagiria 1), eskorga jasotzaileekin kargak manipulatzeko ikastaroa barne, praktikak enpresan, laguntza soziolaborala.