Emaktiva

Bexen

Eremu maskulinizatuetako enpresekiko lankidetza da. Orona, Zitap, Lanak ABLE, Katea legaia, Grupompleo eta Bexen medical enpresak, besteak beste.
Lan-eskaintza propioak dituzten eta tailerretan parte hartzen duten Emaktivako enpresak dira. Emakumeekin enpresari eta lanpostuei buruzko informazioa partekatzen dute hautaketa-prozesuetan duten posizionamendua hobetzeko. Gainera, sektore maskulinizatuetako emakumeen egoerari buruz hitz egiten diete, eta horrela emakumeen profilak ezagutzen dituzte lana bilatzen laguntzeko, eta, kasu batzuetan, banakako elkarrizketak ere egiten dituzte beren lan-poltsetarako.

Joan den azaroaren 21ean Bexen medicalera bisita egin zen Emaktivan parte hartu zuten 16 emakumerekin. Besteak beste, biltegietako eta Areto Zuriko instalazioak bisitatu ziren, eta beste emakume batzuk ikusi ahal zituzten hainbat lanpostutan.

Gainera, prestakuntza bat jarriko da abian: Biltegiko jarduera osagarrietarako (CP1) eta zubi-garabietarako. Prestakuntza hori emakumeei soilik zuzenduta dago, izan ere, eskaera handia dago, baina era berean emakumeen presentzia oso urria da sektore horretan.
Horrela, genero-berdintasuna sustatuko da tradizionalki maskulinizatuta dauden arloetan, eta eskulan kualifikatua behar duen sektore batean. Eskaria badago, hortaz, hautagai gehiago aurkezteak mesede egin diezaieke enpresei eta lan-merkatuari.

Ikastaroa: Urtarrilaren 12tik apirilaren 17ra. Rekalden Donostia

Informazio gehiago izateko, deitu edo idatzi: 747442117 (Loraine)

Europar Batasunak kofinantzatuta