Enplegua aktiboki bilatzea da Emaktivaren helburu nagusietako bat. Hori dela eta, joan den urriaren 23an emakume talde batekin joan ginen Irunera, Irun eta Hondarribiko udalek Bidasoa Activa eskualde-garapenerako agentziaren bidez antolatutako LANEAN Mugaz Gaindiko I. Enplegu Azokan parte hartzera. Bertan 50 bat enpresak parte hartu zuten eta 400 lanpostu inguru eskaini zituzten.
Argazkietan ikus daitekeenez, Emaktivako zenbait emakume parte-hartzailek hainbat enpresatako mahaiaren beste aldean egoteko aukera izan zuten elkarrizketak egiteko eta curriculuma emateko.
Enplegu-azoka horiek enpresekiko topagune bat dira, eta denbora gutxian elkar ezagutzeko aukera ematen dute. Interesa eta profilen egokitzapena kontuan hartuta, aurrerago errepika daitezke, eta, kasu batzuetan, kontratazio bat egiten da.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Bidasoa Activari ekitaldi horiengatik; izan ere, aurten mugaz gaindiko lehena bada ere, aspalditik ari dira egiten, eta Emaktiva 2021etik dago bertan.
Europar Batasunak kofinantzatuta.