Emakumeen etxeak: emakumeen arteko loturak egitearen garrantzia

Abenduaren 18an, hiruhilekoa amaitzeko, Gasteizko Emakumeen Etxea bisitatu genuen, Emaktivako emakumeekin batera, ahalduntze feminista indibiduala eta kolektiboa bultzatzeko gunea. Gasteizko Emakumeen Etxea abian jarri zen inplikatutako hainbat elkarte eta emakumeren lankidetzari esker, partaidetza-prozesu baten bidez adostutako hasierako proposamenetik abiatuta. Hala, Sorginenea-Tu Casa Feministak 2019an ireki zituen ateak, Gasteizko mugimendu feministaren aldarrikapen historiko bati erantzuteko, espazio […]
Enplegua ez da helmuga, bidea baizik

Horixe da gure leloa; izan ere, Emaktivara lan bila datozen emakumeei laguntzeko prozesuan, haien talentuak sustatzen saiatzen gara, eta lanean beren kabuz moldatzeko behar dituzten baliabideak aurkitzen laguntzen diegu. “Emaktivak arnasa hartzen eta egoera beste era batera ikusten lagundu zidan” edo “Emaktivatik pasatzeak neure burua berrasmatzen eta maitatzen lagundu zidan, baliotsuak baikara” bezalako esaldiek ideia […]
Leire Rivesek eta Maddi Mutuberriak lanbide “maskulinoetan” izandako esperientzia kontatu digute

Emaktivaren ikuspegiaren ildo garrantzitsuenetako bat emakumeak lanbide maskulinizatuetara hurbilaraztea da, genero-rolei aurre eginez eta emakumeak lanbide “feminizatuetara” eramaten gaituzten estereotipo tradizionalak gaindituz. Estereotipo horiek emakumeak sailkatzeko edo haien aukerak mugatzeko joera dute. Emaktivak aukera-berdintasuna eta emakumeek gizarteko esparru guztietan parte hartzea sustatzen ditu. Esku-hartze eredu horren bidez, sektore maskulinizatuetako emakume erreferenteak ekarri ditugu tailerretara, beren […]
Emakumeak, lana eta duintasuna, hitzaldia Alonsotegin

Emakumeen aurkako Indarkeria Nazioarteko Eguna dela eta, “Emakumeak, lana eta duintasuna” izeneko hitzaldi-kafea izan genuen Alonsotegin, langabezian dauden emakumeei zuzendua. Bertan hitz egin dugu eta konfiantzaz partekatu ditugu lanarekin, zaintzarekin eta lan-ingurunean ager daitezkeen indarkeria- edo desberdintasun-motekin lotutako esperientziak eta zalantzak. Topaketara bertaratu ziren emakumeei eskerrak eman nahi dizkiegu, eta baita @alonsotegiko_udala -ri ere, aukera […]
Eraikin eta etxebizitzetako oinarrizko mantentze-lanak egiteko ikastaroa

Doako ikastaroa eskaintzen dizugu eraikin eta etxebizitzetako oinarrizko mantentze-lanak egiteko. Ikastaroa 2026ko urtarrilaren 12an hasi eta apirilaren 10ean amaituko da. Ordutegia: 08:30etik 14:00etara. Gainera, praktikak izango dituzu enpresetan eta lan-aukeretan. 688 647 667 telefonora dei dezakezu. Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak finantzatzen du.
Gasteizen arrastoa utzi zuten eta orain arte jakin ez dugun emakumeak

Joan den ostiralean, Emaktiva emakumeekin Gasteizko alde zaharrean barrena ibilbidea egin genuen, emakumeen historia eta gure hiriari egindako ekarpena ezagutzeko. Gasteizko Udalaren ibilbide historiko-artistikoen programaren barruan kokatutako jarduera horri esker, hainbat eremutan arrastoa utzi zuten espazioak eta emakumeak aurkitu ahal izan genituen, hala nola etxean, ordaindutako lanean, hezkuntzan, kulturan, artean, erlijioan, aisialdian eta politikan. Esperientzia […]
Emaktiva Arabaren tailer emozionala amaitu da

Emaktiva Arabako emakumeek arrakastaz egin dute emozioak kudeatzeko tailer trinko bat, enplegua aktiboki bilatzeko prozesuaren parte gisa. Tailer honek prozesu honetan bizi diren emozioak identifikatzeko, emozioekin konektatzeko, segurtasuna irabazteko eta trebetasunak indartzeko tresnak eskaini dizkie. Elda Uribelarreari eskerrak eman nahi dizkiogu tresna hauek partekatzeagatik, baita parte hartu duten emakumeei ere. Eskerrik asko zuen energia eta […]
Lan-elkarrizketa ondo egiteko 10 gako

Lan-elkarrizketara joan aurretik, ona da elkarrizketa prestatzea eta puntu batzuk argi izatea. Artikulu honetan 10 gako ematen dizkizugu lan-elkarrizketa ondo egin ahal izateko eta lasaiago egon ahal izateko. Ondo antolatu zure curriculuma eta egin ezazu erakargarri: – Nabarmendu zure izena iturri handiagoarekin. – Helbide elektroniko eta harremanetarako telefono eguneratuak jartzea ondo legoke. – Estilo garbia […]
Emaktiva emakumeak berriro elkartu dira Abandoko metroaren erakusketan

Joan den ostiralean, uztailak 11, Emaktiva erakusketako emakume protagonistek, Marlysek, Cristinak, Itxasnek eta Anek, topaketa zirraragarria izan zuten Abandon (metron). Bertan, erakusketa bisitatu zuten eta gaur egungo bizimoduaren inguruan hitz egin zuten. Barreak eta besarkada asko ere izan ziren. Itxasnek kontatzen zuen Emaktivak egoera nahiko delikatu bati buelta ematen lagundu ziola. “Airea hartzen lagundu zidan, […]
Zergatik ez dugu emakumeok iturginak, argiketariak edo igeltseroak izan nahi?

“Nik ez nuen neure burua gai ikusten”. Horixe izan zen gehien entzun zen esaldietako bat “Nire etxean entxufeak konpontzen ditut” tailerra hasi aurretik. Emakumeak, oro har, ez dira hezi entxufeak, lanparak edo elektrizitatearekin funtzionatzen duen beste edozein elementu konpontzeko. Etxean urte askotan gizonak izan dira etxeko konponketez arduratu direnak. Hala ere, hori pixkanaka aldatzen ari […]