Joan den ostiralean, Emaktiva emakumeekin Gasteizko alde zaharrean barrena ibilbidea egin genuen, emakumeen historia eta gure hiriari egindako ekarpena ezagutzeko. Gasteizko Udalaren ibilbide historiko-artistikoen programaren barruan kokatutako jarduera horri esker, hainbat eremutan arrastoa utzi zuten espazioak eta emakumeak aurkitu ahal izan genituen, hala nola etxean, ordaindutako lanean, hezkuntzan, kulturan, artean, erlijioan, aisialdian eta politikan.
Esperientzia horrek gure historiari ikuspegi errealistago batetik begiratzen lagundu zigun, eta emakumeek Gasteizko eraikuntzan izan zuten papera ikusarazten eta aldarrikatzen. Eskerrak eman nahi dizkiegu Udalari, gidariari eta jarduera honetan parte hartu duten emakumeei.
Europar Batasunak kofinantzatutako programa.