Emaktivaren ikuspegiaren ildo garrantzitsuenetako bat emakumeak lanbide maskulinizatuetara hurbilaraztea da, genero-rolei aurre eginez eta emakumeak lanbide “feminizatuetara” eramaten gaituzten estereotipo tradizionalak gaindituz. Estereotipo horiek emakumeak sailkatzeko edo haien aukerak mugatzeko joera dute.
Emaktivak aukera-berdintasuna eta emakumeek gizarteko esparru guztietan parte hartzea sustatzen ditu.
Esku-hartze eredu horren bidez, sektore maskulinizatuetako emakume erreferenteak ekarri ditugu tailerretara, beren esperientzia eta motibazioa aurkez dezaten.
Emakumeak sektore maskulinizatuetan
Leire Rivesek, Beterrin, kontatu zigun zerk bultzatu zuen bere profil profesionala eta lan-helburuak birplanteatzera eta nola iritsi zen sektore maskulinizatu batean trebatzera. Integrazio sozialeko goi-mailako gradua ikasi zuen, eta hainbat urtez integratzaile gisa lan egin ondoren, inflexio-puntu batera iritsi zen bere ibilbide profesionalean, non bere etorkizuna birplanteatu eta sektorez aldatu behar zuen. Horrek lan-merkatuan izan zitzakeen aukerei buruz hausnartzera eraman zuen, eta eskuzko trebetasun ona zuenez, positiboki baloratu zuen eraikuntzaren sektorean prestakuntza egitea.
Era berean, EAGIri (Gipuzkoako Eraikuntza Eskola) buruz eta dituzten prestakuntza ezberdinei buruz hitz egin zuen, baita eskola horretan, sektore maskulinizatu batean, emakume gisa izan duen esperientziari buruz ere.
Maddi Mutuberria Emaktivako emakume parte-hartzailea da, eta beti izan zuen argi zein zen bere interes profesionala. Halarik ere, beste lan batzuk ere izan zituen, eta horiek norantz joan behar zuen adierazi zioten. Animaliak eta natura asko gustatzen zitzaizkion eta, beraz, horretan jarri zuen bere energia. Zizurkilgo Fraisoro Nekazaritza Eskolan Nekazaritza eta Abeltzaintza Ekoizpenean erdi mailako gradua egin zuen, eta bertan aldi baterako kontratua ere lortu zuen. Eta aukera profesional horrekin jarraituz, gaur egun abeltzaintzako eta animalien osasuneko goi mailako gradua egiten ari da Iruñeko Nekazaritza eta Basogintza Zentro Integralean.
Sektore maskulinizatu batean izan ondoren Emaktivara iritsi zen eta bere autoestimua eta segurtasuna indartzeko beharra sentitzen zuen. Taldean kontatu du nola handitu zen lanbide horrekin zuen interesa. Gainera, bere profila osatzeko eta enplegagarritasun-aukerak hobetzeko hainbat prestakuntza egin ditu.
Bi emakume dira, beren ametsak betetzen, baina behin eta berriz erakutsi behar izan dute beren balioa, aurreiritziei aurre egin behar izan diete eta hainbat oztopo gainditu behar izan dituzte. Hala ere, lorpen bakoitzak egon nahi duten tokian badaudela baieztatzen die eta horrek ateak irekitzen dizkie, ez bakarrik beraiei, baita gero etorriko diren beste emakumeei ere.
Europar Batasunak kofinantzatuta