Zuen web orriaren bidez ezagutu nuen Emaktiva. Zuen programak eta misioak bultzatu ninduten laguntza eskatzera. Lan-merkatuan profil jakin batzuk dituzten emakumeak aktibatzea eta txertatzea, egoera konplexuetatik datozenak eta, arrazoi batengatik edo bestearengatik, lan-munduan txertatzeko zailtasunak dituztenak, egoera benetan txarrean dauden emakumeak.

Laguntza bilatzen nuen, lagundu eta orientatuko ninduen laguna, egoera zailean nengoen, lana bilatzeko orduan “blokeatuta” nengoen, ziurtasunik gabe sentitzen nintzen.

Behin harremana hasita eta zurekin saioak izan nituenean, konturatu nintzen hura topaleku bat zela, profesional bikain baten laguntzarekin, oso pertsona gizatiar batekin, nire zalantza guztietan laguntzen zidan pertsona. Nire iraganeko lan-esperientzia aurkezteaz beldur nintzen, lan-mundu konplexu batean etorkizun profesional berri bat lortzeko asmoz…

Babestuta sentitu nintzen, eta seguruago atera nintzen etorkizun profesional berri horren bila. Animoa eta ahalduntzea izan zen niretzat!

Hori izan da nire esperientzia, erabat pozgarria, nahiz eta oraindik ere bide horretan jarraitu…

Nahiago genuke programak irautea, emakume askoz gehiago ahalduntzen eta aktibatzen jarraitzeko!