Emaktiva

bEGO gAVILÁN

Lana aurkitzeko zailtasunak dituzten emakumeei laguntzen diegu Emaktivan. Hala ere, ez zaigu beti erraza izaten haietara iristea. Horregatik, haiekin harreman zuzena duten beste erakunde batzuekin lan egiten dugu, Emaktivan egiten dugunaren berri eman diezaieten eta ea lagungarriak izan ahal garen. Hori da, hain zuzen ere, CEARekin sinatu berri dugun hitzarmenaren kasua. Hitzarmen horri esker, bilera interesgarri bat izan genuen, emakumeei laguntzeko orduan bizkorragoak nola izan gaitezkeen zehazteko.

Hemendik aurrera, harreman zuzena izango dugu, Emaktivaren zerbitzuak behar dituzten emakumeengana iristeko prozesua azkarragoa izan dadin eta gero eta gehiago ezagut gaitzaten. Eskertzen dugu CEARek emandako laguntza eta harrera beroa, eta espero dezagun urte askoan iraungo duela.

Europar Batasunak kofinantzatutako proiektua.