Emaktiva

Urteko lehen aste hauetan, Emaktiva Gipuzkoan ibilbideak hastear daudenez, Emaktivaren ekosistema laguntzaile eta partnerra osatzen duten hainbat erakunde eta zerbitzurekin harremanetan jarri gara berriro.

Beste harreman batzuez gain, bilerak egin dira Usurbilgo Gizarte Zerbitzuetako taldeekin, Lasarterekin, errefuxiatuei laguntzeko CEAR Espainiako Batzordearekin, Oiartzungo Udaleko Berdintasun Zerbitzuarekin, sexu-indarkeriari arreta integrala emateko Hariberria Foru Zerbitzuarekin eta Donostiako Emakumeen Etxearekin. Azken horretan, informazio-saio bat egin genien hainbat jatorritako emakumeentzako Kulturarteko Guneko talde bati. Zerbitzu horietara jotzen duten emakume askok ere enplegagarritasun-zailtasunak dituzte.
Europar Batasunak finantzatutako programa