Emaktiva

Susana Federío Arostegui, Eraikuntzaren Lan Fundazioko gerentea, Radio Bilbaon (Cadena Ser) egon zen, emakumeak eraikuntzaren sektorean txertatzeko egiten ari diren ekimenak azaltzen. “Errealitate hori aldatzeko, Fundazioak prestakuntza-programetan eta hitzarmenetan lan egiten du, sektorean emakumeak sartzea errazteko. Horren adibide da Emaktiva proiektua, EDE Fundazioarekin elkarlanean garatutakoa, eraikuntzan emakumeen laneratzea errazteko.

“Administrazioarekin lankidetzan aritzea eta berariazko proiektuak bultzatzea funtsezkoak dira emakumeek obran duten presentzia areagotzeko. Ez da nahikoa enpresek kontratatu nahi izatea, sarbidea erraztu behar da “, nabarmendu du Federiok.

Audioa osorik entzun dezakezu hemen.