
Emaktivan “Nire etxean entxufeak konpontzen ditut” tailerra hasi dugu. Eskerrak eman nahi dizkiogu Paz Carbajosari tresnekin eta tailerra egitera datozen emakume guztiei. Oso ondo pasatzen ari dira eta asko ikasten ari dira. Tailer honen bidez, emakumeek elektrizitatea gustuko duten jakin dezakete. Eta hala bada, urrian prestakuntza berri bat egingo dugu sektore horretan lan egiteko. Izan ere, egun hauetan Bizkaiko Metaleko Enpresen Federazioa ere bisitatu dute, eta Ingeteam enpresa Emaktivara joango da Emaktivako emakumeei euren instalazioetan lan egin ahal izateko nolako prestakuntza behar duten kontatzera. Elektrizitatearen sektorean lan egin nahi baduzu, deitu edo idatzi 688 80 93 94 telefonora.
Emaktivan zure zain gaude!
Europar Batasunak kofinantzatuta.