Bihar, urriaren 7an, Emaktivak Madrilen parte hartuko du Gizarteratzeko Sarearen 10. Lantaldearen hirugarren saioan.
Amaia Pérez de Lazarraga, EDE Fundazioa ko Enplegu teknikaria, Emaktiva programaren esperientzia aurkeztuko du emakume helduen prestakuntzari, kontziliazioari eta genero-arrakalei eskainitako saioan.
Emaktivatik emakumeak prestakuntza- eta gizarteratze zein laneratze-prozesuetan laguntzen izandako esperientzia partekatuko dugu:
🔸 Prestakuntzan sartzeko eta jarraitzeko oztopoak.
🔸 Kontziliazioa, zaintzak eta genero-arrakalak.
🔸 Ibilbideetan zehar egiten den laguntza pertsonalizatua.
🔸 Gizarte-zerbitzuen, enplegu-zerbitzuen, prestakuntzaren eta gizarte-erakundeen arteko koordinazioa.
🔸 Beste lurralde eta testuinguru batzuetara transferitu daitezkeen ikaskuntzak eta jardunbideak.
🤝 Topaketan beste esperientzia hauek ere izango dira:
✨ ALICIA. Activando la igualdad, Fundación Mujeres erakundearena, Cristina Garcíaren eskutik.
✨ Learning Labs, Fundación Santa María la Real erakundearena, Nuria Campónen eskutik.
✨ Emaktiva programa, EDE Fundazioarena, Amaia Pérez de Lazarragaren eskutik.
🌱 Esperientziak trukatzeko, oztopoak identifikatzeko, ikaskuntzak partekatzeko eta hezkuntza, enplegu eta gizarte-zerbitzuen arteko erantzun koordinatuagoetan aurrera egiteko topaketa izango da.
Europar Batasunak kofinantzatuta