Emaktivan, gure programan parte hartzen duten emakumeak laneratzeko apustua egin nahi duten enpresekin lan egiten dugu. Seihileko honetan Emaktivan gizarteratze- eta laneratze-tailerrean lankidetzan aritu den enpresetako bat izan da IDOM.
Programak sei saio izan ditu. Saio horietan, emakumeen ahalduntzea, lan-kultura, hezkuntza-sistema eta sarbideak jorratu dira, bai eta lan-merkatuan sartzeko eta lan-elkarrizketa egiteko moduak ere.
Tailer honen bidez, ingurune segurua eta konfiantzazkoa sortu nahi izan da, ahalduntzera eta lan-aktibaziora bideratutako gaitasunak ikasteko eta eskuratzeko.
Lankidetza horiek emakumeen prestakuntza-ibilbidea aberasten dute, enpresen errealitateak ezagutaraziz. Eskerrak eman nahi dizkiogu IDOM emakumeekin duen konpromisoagatik.
Europar Batasunak kofinantzatuta