Gipuzkoan Emaktiva tailerrak hastear daudela, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako hainbat talderekin bilerak egiteari ekin diogu, profesional horiek emakumeak Emaktivara bideratzen ditzaketelako. Duela gutxi Amarako herritarrak artatzen dituen Morlanseko Gizarte Zerbitzuetako taldearekin bildu ginen. Miren Agorreta, Donostiako Udaleko Amara Morlanseko Gizarte Zerbitzuen Arloko arduraduna, eta bere taldea gure egoitzara hurbildu ziren, eta topaketa bat izan genuen.
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak aliatu bereziak dira Emaktivaren ekosistemaren barruan; izan ere, beren zerbitzuek artatutako emakume askok ere zailtasunak dituzte enplegagarritasuna hobetzeko.
Eskerrak eman nahi ditugu Emaktivarengan konfiantza izateagatik, emakumeekiko esku-hartzea indartzeko.
Europar Batasunak kofinantzatutako programa.