Joan den abenduaren 14an, Donostiako EKIALDEKO BARRUTIKO Emaktiva reaktiva-t egitasmoan parte hartzen duten emakumeek Fundación Zorroaga Fundazioa ezagutzeko aukera izan zuten bisita gidatu batean. Adinekoak hartzeko eta adinekoei gizarte eta osasun zerbitzuak emateko fundazioa da Zorroaga.

Itziar Kortabarriaren eskutik, emakumeek zentroa ezagutu zuten, baita erabiltzaileei ematen zaien laguntza eta haiekin egiten den esku-hartzea ere. Zentroko langileen funtzioen eta profilen berri ere izan zuten. Horrela, sektore horretan eta/edo erakunde horretan izan ditzaketen enplegu-aukerak ere baloratu zituzten.

Eskerrik asko Itziar zure harrera onagatik eta zure ezagutzak eta denbora gurekin partekatzeagatik.

Behin harremana hasita, 2023ko urtarrilean, bi erakundeek, FUNDACION ZORROAGA FUNDAZIOAk eta EDE FUNDAZIOAk, hitzarmen bat sinatu dute elkarrekin jarduerak sustatzeko, gizarte-egoera ahulean dauden pertsonak kontratatzeko asmoz. Fundación Zorroaga Fundazioak lanpostuak bete behar dituen erakunde gisa sinatu du hitzarmena, eta EDE Fundazioak lanpostu horiek betetzeko hautagaitzak eskaintzen dituen erakunde gisa, zeintzuk Enplegu Inklusiboaren Arloko zerbitzuetatik datozen. Horrez gain, Zorroaga Fundazioarekin boluntariotza korporatiboko jarduerak egitea aurreikusi da, EDE Fundazioa Enplegu Inklusiboak sustatutako boluntariotzako jardueren bidez, hala nola abenduan egin zena.

 

Beste aliantza bat, Emaktivako emakumeentzat aukera berriak sortzeko.