Lehen egunean ate nagusia zeharkatu nuenean, lur jota nengoen, gogorik eta segurtasunik gabe, baina itzultzen nintzen heinean, egunetik egunera, esnatzen eta motibatzen ari nintzela sentitu nuen.

Emozioei dagokienez, nire lankideen eta taldeko gidarien babesa, maitasuna eta ulermena izan dira “Yoli” berriro azaleratu dutenak.

Lanari dagokionez, teknologia berriak ezagutzen eta erabiltzen hasteko aukera izan dut. Horrekin batera, ezagutzen ez nituen teknika eta tresna berriak erabili ditut.

Ate hau zeharkatzean sentitu dudan segurtasunak, maitasunak eta ulermenak indarrez, segurtasunez, ilusioz eta batez ere GOGOZ bete naute!

 

Baliotsua naizelako!

Eskerrik asko guztioi.
Yolanda