WEBTopaketak1

2021aren amaieran Boluntak eta Mondragon Team Academy-k antolatutako bigarren Aliantzak Topaketan parte hartzeko gonbidapena jaso genuen.

Oso erakargarria iruditu zitzaigun proposamena, eta han aurkeztu ginen, eta 35 enpresa baino gehiagorekin eta gizarte-erakundeekin batera, 2021eko abendutik bi topaketatan parte hartu dugu, helburu argi batekin, Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) arloan elkartu eta lankidetzan aritzea.

Lehenengo topaketa abenduan egin zen, Bilbao Berrikuntza Faktorian, eta bigarrena, berriz, 2022ko otsailean BBK Kuna gunean.

Bi topaketek agerian utzi dute enpresa eta erakundeek denbora eta espazioa behar dugula, elkar topatzeko, ezagutzeko eta lasaitasunez hitz egiteko,  eta horren bidez, aurrera egin ahal izateko eta aliantzak sortzeko.

Elkar topatzeko eta elkarlanean aritzeko apustu horren bidez, Emaktivak Emakumeekin erakundeko Miren Lauzirika ezagutu du, baita Elena Carriedo ere.

 

Konexio horien ondorioz, martxoan eta apirilean boluntariotza korporatiboko jarduerak  egin  dira Emaktiva Programaren baitan. Jarduera  horietan parte hartu duten emakumeek elkar ezagutzeko aukera izan dute, baita lan egiteko eta garatzeko ere…. Esperientzia hauek partekatuz eta  ikasiz:

 

Elena Carriedorekin batera, helburu profesionalen garapenari buruzko lan-saio bat sortu genuen: Nire ametsen bila.

Emakumeekin erakundearen bitartez, emakume ekintzaileen esperientzia ezagutzeko aukera izan genuen. Cristina Zabaleta Portuondok eta Rakel Sánchez-Masek beren bizitza- eta ekintzailetza-prozesuak kontatu zizkiguten, eta saioan parte hartu zuten emakumeak inspiratu zituzten.

 

Eta lehen lankidetza-ziklo hau Komunikeko Elena Carriedo eta Chus Trujillorekin itxi genuen; izan ere, antzerkiaren eta gorputz-presentziaren bidez, emakumeei lagundu zieten lan-elkarrizketa prestatzen eta hitzik gabeko komunikazioari buruz gehiago ezagutzen.

Ikusiko dugu zer gehiago dakarkigun 2022ak, aukeraz betea eta elkar aurkitzen, lankidetzan aritzen eta aukerak sortzen lagundu nahi duten enpresez betea baitator.

 

 

Topaketa Alianzas, bilgune eraikitzaileak.