Emaktivan helburu dugu gure programan parte hartzen duten emakume guztiak ahalduntzea, eta horretarako, dituzten indarguneak eta hobekuntza arloak ezagutu behar dituzte, beren kabuz landu ahal izateko.

Autoezagutza horren baitan, irudimena askatzeko esan diegu, eta uzteko barruan duten eta topatzen dituzten oztopo guztiei aurre egiten dien “superemakumeari” ateratzen. Emaitza askotarikoa izan da!

Jantzi estuetan sartutako emakume taldea izan ordez, txandal eta oinetako erosoak jantzitako superheroiak ditugu, motorrean bidaitzen duten eta bizitza bideratzen dutenak, enpatiaz eta asertibitatez elikatzen direnak.. Baita, bere burua gainditzeko nahi horretan, joskintzako esperientziarik izan gabe bere irudi propioa josi zuenik ere, eta horrek sekulako asebetetzea eragin ziona.

Estereotipoak hautsi eta gure ideiak aske uzten ditugunean, balioa ematen diegunean, horrelako gauzak gertatzen dira. Beraz, jolasean jarraituko dugu, eta batez ere, “gure botereen” bila jarraituko dugu!