Bizitzan batzuetan gauzak aldatu nahi dituzu, premiaz aldaketa bat behar duzu, baina ez dakizu nondik heldu aldaketa horri. Niri, hain justu, hori gertatzen zitzaidan.

Lehenik eta behin, uste nuen lanera itzuli behar nintzela, nire familian hainbeste urte eman ondoren. Lanbideren ikastaro guztietan parte hartzen hasi nintzen, eta EDE Fundazioa/Emaktivako Bezeroarekiko Administrazio-jarduerak ikastaroa aukeratu nuen, oso sendoa iruditu zitzaidalako, eta hor abiatu zen guztia…

Bidaia harrigarria izan da, ez bakarrik ikasgai desberdinetatik ikasi dudan guztiagatik; ikaskideei eta niri buruz ikasi dudan guztia izan da onena, eta une oro nireganako zaintza eta laguntza sentitu ditut.

Eskerrik asko Inmari eta Tatianari beren animoengatik, beti gugan sinesteagatik eta beren pazientzia eta maitasunagatik. Eskerrik asko nire lankideei ere, guztiei, hainbeste barre egiteagatik eta batzuetan negar egiteagatik eta baita irakasleei esker.

Aldaketa abiatu da. Emaktivak, batez ere, segurtasuna eman dit neure buruarengan, ilusioa eta itxaropena.

Silvia