Emaktivak azarotik aurrera jarriko du abian 2022-2023 prestakuntza-eskaintza, bi ibilbide berriren bidez. Ibilbide horietan, lanbide-kualifikazioa lortzeaz gain, parte-hartzaileek ondoko gaiak jorratuko dituzte: ahalduntze pertsonala lantzea modu praktikoan, enplegua aktiboki bilatzeko tresnak eta lan-aukerak izateko tresnak garatzea..

 

Ibilbidea: MENDEKO PERTSONENTZAKO ARRETA SOZIOSANITARIOA GIZARTE-INSTITUZIOETAN

Mendeko pertsonak erakunde soziosanitarioetan artatzeko prestakuntza jaso nahi duten 16 emakume langabeturi zuzendua

Eskatutako prestakuntza-maila: DBH edo baliokidea

 

Ibilbidea: GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETA INTEGRATUA
Giza baliabideen administrazioarekin lotutako jardueren eta erakunde bateko informazioaren administrazio-kudeaketa egiteko prestatu nahi duten 16 emakumeri zuzendua.

Eskatutako prestakuntza-maila: batxilergoa edo baliokidea.

 

Ibilbideren bat egin nahi baduzu edo informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eposta honetan: taretxabala@edefundazioa.org edo 688 80 57 66.