One_Facility_Web
  1. urtea Emaktivaren enpresa lagun berri batekin hasi dugu. Kasu honetan, One Facility Services-en aliantza daukagu.

 

EDE Fundazioa Enplegu inklusiboak eta Facility Services-ek gure misioak batzen dituen lankidetza-hitzarmen bat sinatu berri dugu, zeinak gure apustu partekatuak bateratzen dituen.

 

 

Badira hilabete batzuk Emaktiva emakumeen profilak dituzten lan-eskaintzen kudeaketan lanean ari garela, eta orain formalizatu da lankidetza hori.

 

Ahulezia-egoeran dauden pertsonak gizartean eta ekonomian integratzeko, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko eta Garapen Jasangarriko Helburuak lortzeko ekintzen ildoari lotzen zaio lankidetza (batez ere 5. helburuak: genero-berdintasuna eta 8. helburua: lan duina eta hazkunde ekonomikoa).

 

ONE taldea liderra da enpresei zerbitzu orokorrak ematen, eta aditua garbiketako, mantentze integraleko, zerbitzu osagarrietako, zerbitzu soziosanitarioetako eta ingurumeneko jardueretan. Bere ikuspegian gizarte-enpresa txertatu dute, kudeaketa ekonomiko egokia integratzeko gai dena, giza garapena alde batera utzi gabe.
Enpresa-ikuspegi hori bat dator Emaktiva programarekin eta EDE Fundazioaren Enplegu Inklusiboaren Ardatzean garatzen diren gizarteratzeko eta laneratzeko gainerako programekin.

 

Hona hemen hitzarmenean zehaztu diren lankidetza moduetako batzuk:

  1. Emaktiva programako emakumeen parte-hartzea bultzatzea One Facility-ren hautaketa-prozesu irekietan.
  2. One Facility-ren eta EDE Fundazioko Enplegu Inklusiboko Ardatzaren artean egindako jarduerak enpresa laguntzaileen artean konektatzea eta zabaltzea.
  3. Ezagutza eta egiten jakitea partekatzea, programan parte hartzen duten emakumeek lana lortzeko baldintzak hobe ditzaten.

 

Emaktivak, berriro ere, bere programan parte hartzen duten emakumeei balioa ematen dien aliantza bat sortu du.

 

Mila esker One Facility !