Aurreko egunean, inguruko emakumeez gehien gustatzen zaiguna edo gehien miresten duguna kontatzeko idatzi bat egiteko eskatu zenigun.

Gaur pentsatzen aritu naiz, eta, bat-batean, inoiz egin ez dudan zerbait egitea erabaki dut… Omenaldia egingo diot neure buruari, eta gehien gustatzen zaidana azpimarratuko dut.

Denbora gehiegi eman dut gauza negatiboak azpimarratzen eta gehienetan nik eragin ez nituen gauzengatik errudun sentitzen. Gaur eskertu egingo dut egunero sentitzen dudan ilusioa, eta ikastera etortzeko dudan ilusioa, ikasteak edo ahaztuta nituen gauzak gogoratzeak sortzen dizkidaten poza. Egun ona izan ez arren, nire aurpegian irribarre bat jartzeagatik zoriontsu izango naiz.

Barkatuko diot neure buruari beti besteen zain ez egotea eta ondo sentitzeko behar dudan denbora guztia emango dut.

Beti atzeratzen nuen gutizia hori oparituko diot neure buruari.

Neure buruaz barre egiteko gai naizelako zoriontsu sentituko naiz.

Bultzada bat emango diot neure buruari, eta esango dut inoiz ez dela berandu, nire ametsak jarraitzeko gai naizela, oraindik ere nire bizitzaren jabea izateko izan naitekela, alderdi guztietan autosufizientea izan naitekela, eta gero eta gehiago maitatuko dudala neure burua.

Eta, era berean, egunero askeak eta autosufiziente izateko borrokatzen diren emakume guztiak miresten ditut. Gai gara eta merezi dugun guztia egingo dugu.