Berrogeita hamabost urteko emakumea naiz, eta laster beteko ditut berrogeita hamaseiak. Koaderno bat hartzera noa, letra larriz idatzitako “EMAKTIVA” programak zer dakarkidan kontatzeko, oso handia baita niretzat.

Duela hiru urte edo gehiago ezagutu nuen programa hori. Egoera txar batean nengoen. Bizitzaren gorabeherak zirela eta, nigan konfiantzarik ez zuen pertsona ahul bat bilakatu nintzen. Ezinezkoa iruditzen zitzaidan lan duina lortzea, iruditzen zitzaidan inoiz ezin izango nuela aurrera egin nire bi seme-alabekin laguntzarik gabe. Une latz horietan izan nuen familia, nire amak gutxieneko pentsio bat zuen eta horri esker bizi ginen. Lagunekin ez nuen hitz egiten, eta nire baitan ezkutatzen nintzen. Konfiantza gutxi nuen nirekiko, kostatu egiten zitzaidan nire datu pertsonalekin paperak betetzea.

Ez naiz nire arazoak kontatzen dituen pertsona. Gaur egun kontatu nahi dut, nire antzeko gauzak eta are okerragoak bizitzen ari diren jendeari lagundu baitiezaioke.

Ez nuke luzatu nahi, baina beharrezkoa iruditzen zait luzatzea, hainbat gauza baitira.

Gaur egun oraindik ere hunkitzen nau lortu dudan guztiak, nire ahaleginen ondorioz eta, batez ere, “EMAKTIVA”-ren laguntzaren ondorioz.

Egun batean Emakundera joan nintzen, eta EMATIVA programari buruz hitz egin zidaten. Nik baietz esan nuen, nahiz eta nire baitan beldurra ematen zidan, ikasketei berriro ekitea baitzen. Eta nire konfiantza hain ahula zenez, beldurra handiagoa bilakatu zen. Hitzordua jarri zidaten, eta beldurrez beteta joan nintzen, baina aurrera egin nahi nuen, baliagarri sentitu eta inguruko gauza txar guztiak gainditu.

Egoera txar horretatik irteteko itxaropena nuen. Hala, “EMAKTIVA” ezagutu nuen, informazio baliagarri asko jaso nuen: gure indarrarekin, konfiantzarekin, ilusioarekin, gogoarekin eta abarrekin zulotik atera gintezkeen. Bizitzako gorabeherek eraginda, laguntza emozionalak behar ditugun emakumeentzako programa bat da, aurrera egiteko ilusioa ematen digu, eta gogoa ematen digu ikasturtea amaitzeko eta gure lanpostua lortzeko.

Halako batean, emakume bat ekarri zuten klasera. Ni izan nintekeen. Borrokatu zela, trebatuta zegoela eta nola lortu zuten lana (Bilboko metroan) kontatu zigun. Hitz egiten zuen heinean, nire burua ikusten nuen bertan. Konfiantza txikia izanda ere, baina “EMAKTIVA”-ren proposamenari esker, eta borrokatzeko gogo handiz, programako nire koordinatzaileari esan nion emakume haren antzekoa nintzela eta hark lortutako nahi nuela.

Gaur egun, esan dezaket “lortu nuela”, MILA ESKER. Eskerrik asko “EMAKTIVA” programari eta programa horren atzean dauden pertsona guztiei, emakume asko (seme-alabak eta arazoak dituztenak, nagusiak direnak…) aurrera eramaten baitituzte.

Programak ematen digun konfiantzaren ondorioz, gurekiko konfiantza berreskuratzen dugu. Gauden putzutik aterarazten gaituzte, egunak beltz ikusteari uzten diogu eta koloreekin ikusten hasten gara.

Berriro diot, berrogeita hamasei urterekin ia, lortu dut nire lana izatea, borrokatzeko gogoa izatea, baliagarri sentitzea, inoren mende ez egotea eta nire kabuz suspertzea. Jaikitzeko eta borrokatzeko gogoa dut, programa honek indartsuago egin nau. Nirekiko konfiantza dut berriro ere, nire mutismotik atera naiz. Energia eman dit, baita osasuna ere. Samina eragiten zidan guztiak, baina egun, osasuntsu sentitzen naiz. Horregatik guztiagatik, eta gehiagorengatik, esan dezaket “EMAKTIVAK NIRE BIZITZA ALDATU ZUELA”.

Egoitza batean egiten dut lan, eta nire adina gorabehera, nigan konfiantza izan zuten. MILA ESKER, hiru hilabeteren buruan kontratu finkoa lortu bainuen. Ahalik eta lanik onena egiten dut. Harro nago egiten dugun lanaz, gremio guztiek elkarrekin lan egin baitezakegu barruan bizi diren pertsona guztien ongizatea lortzeko eta gure zerbitzurik onenak emateko.

Esaldi berarekin agurtzen naiz, eskerrik asko nigan konfiantza jartzeagatik, suspertu nintzelako, gehien behar nuenean nire ondoan izateagatik. Bizitzan EZ dut ahaztuko nigatik egin duzuena.

ESKERRIK ASKO GUZTIOI

“EMAKTIVA -K NIRE BIZITZA ALDATU ZUEN”

MILA ESKER

Hitz hauetan azaldu dudan guztia ez da nahikoa eskerrak emateko.

Emakume guztiak animatzen ditut, haiengan konfiantza izan dezaten, aurrera begira dezaten positiboki pentsatuz. Borrokatuz, gogoz eta jarrera egokiaz, gure mutismoan lor dezakeguna baino gehiago eskuratu dezakegu.

INDAR HANDIA OPA DIZUER GUZTIOI

“ESKERRIK ASKO, EMAKTIVA”

ETA “HAIN ASMO ONAK” LORTZEN LAGUNTZEN DIGUTEN GUZTIEI