Boluntariotza Korporatiboa enpresek beren konpromiso eta erantzukizun soziala martxan jartzeko duten aukera bat da, baita Garapen Iraunkorreko Helburuekin duten konpromisoarekin konektatzeko ere. Boluntariotza Korporatiboaren ezaugarri bereizgarrietako bat da enpresak sustatu eta lagundutako jarduera-multzo bat dela, eta langileak askatasunez inplikatu nahi dituela, beren denbora, talentua edo trebetasunak proiektu, kausa, eta erakunde sozialei eskainita

Hori urteetan egin dugu CEBEKekin, 2018an sinatu genuen lankidetza-hitzarmenari esker, eta gaur egun Emaktiva Programarekin, Empresan Bardin proiektuarekin, ODSak lortzearekin eta horiei laguntzearekin mantzentzen duguna,… eta Proiektuen Garapeneko zuzendari Nieves Gamizen laguntzarekin, joan den otsailean boluntariotza korporatiboko bi jardunaldi jarri ditugu abian.

Lehenengo jardunaldian Erhardteko Pertsonen Kudeaketako taldeak parte hartu zuen. Bertan, Leirek, Ainizek eta Maitek beren esperientzia eta erakundean pertsonak kudeatzeko modua partekatu zituzten, giza baliabideen kudeaketa integratuan trebatzen ari diren emakumeekin, Emaktiva Programan parte hartuz.

Bigarren jardunaldian, Igurco enpresa izan zen gonbidatua, gizarte-erakundeetan mendeko pertsonei arreta soziosanitarioa emateko prestakuntza jasotzen ari den emakume-taldearentzat. Kasu horretan, Itziarrek eta Ana Isabelek beraiek lan egiten duten egoitzetan duten esperientzia azaldu ziguten, eta langile soziosanitarioen eguneroko errealitateaz eta lantaldeetan baloratzen dituzten behar eta ezaugarriez hitz egin ziguten.

Boluntariotza korporatiboko bi jardunaldi horietan, Emaktibaren ibilbideetan parte hartzen duten 34 emakumek enpresek eta langileek haiekin partekatu duten ezagutza guztia baliatu ahal izan dute, eta nola ez, prestakuntza jasotzen ari diren lanpostuen errealitatera hurbildu ahal izan dira.

 

Eskerrik asko guztioi zuen konpromiso, denbora eta dedikazioagatik eta bi jardunaldi interesgarri hauek aurrera eramateagatik. Elkarrekin etorkizun hobea eraikitzen.